AbarketatxoKatImg

abarketatxologo Azkoitiko 4-12 urte bitarteko haur eta gurasoei zuzendutako udal-zerbitzua da. Bertan, jolasteko eta lagun artean egoteko erreferentzia-puntua da. Partehartze estrategien eta ekintza ludikoen bitartez motibazioa, bertan heztea, gizarteratzea eta haurren dinamizatzea lortzen da.

Gurasoei, berriz, orientazioa eta laguntza ematen zaie haurraren heziketan.

Asteartea, 27 Ekaina 2017 12:07

Baratzagintza proiektua

Ludotekako haurrekin baratzagintza proiektua aurrera eramatea, haurrengan hainbat gaitasun lantzeko aukera egokia iruditzen zaigu:

  • Ardurak lantzea; baratza aurrera eramateko eta barazki eta fruituak hazteko behar dituzten zainketak eta betebeharrak ezagutu eta burutu beharkodituzte.
  • Jatorriak ezagutzea; egunerokotasunean ikusten eta jaten dituzten barazki eta fruituen jatorria ezagutzeko aukera izango dute.
  • Harremanak sustatzea; elkarreragin baten bitartez haurrak helburu komun bat lortzeko beharrezkoak diren jarreren bitartez eta komunikazioa landuz harremanak sustatu ahalko dituzte.
  • Ingurugiroarekiko errespetua lantzea; ingurugiroak eskaintzen dizkigun baliabideak zein diren ezagutuz, hau errespetatzea nolako garrantzia duen ezagutuko dute.

Haurrei, astero bakoitzak bere adinari dagokion egunean, ludotekatik baratzara joateko aukera emango diegu. Nahi duenak proiektua lehenengo pertsonan bizitzeko aukera izango du, horrek suposatzen duen esperientziaz gozatuz eta barazki zein fruituek ematen duten hazkundea bertatik ikusteko aukera izango dute.

 

baratza1

 

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

Egitaraua

AZAROA HH4 - LH3

 Azaroa2024

 

 

 

 

 

 

Lege Oharra