ArtxamendiKatImg

artxamendi

Azkoitiko 13-17 urte bitarteko nerabe eta gurasoei zuzendutako udal-zerbitzua da. Bertan, lagun artean egoteko erreferentzia-puntua da. Partehartze estrategien bitartez motibazioa, prebentzioa lantzea, hezitzea, gizarteratzea eta nerabeen dinamizatzea lortzen da.

Gurasoei, berriz, orientazioa eta laguntza ematen zaie nerabezaroa garaia honetan.

Asteartea, 27 Iraila 2016 07:45

Topalekua ezagutuz

 

Oporrak amaitu zaizkigu eta horrekin batera ikasturte berria iritsi zaiGu. Topalekuak ateak irekiko ditu eta ateak irekitzearekin batera zuen proposamen eta iritziak jaso nahi ditugu. Ikasturteko lehen hilabete honetan zuek ezagutu nahi zaituztegu, zuek gu ezagutzea nahi dugu.
Topalekuaren funtzionamendua ezagutzeko eta zuen interesen araberako zerbitzu bat lortzeko aukera bikaina duzue hau. Etorri topalekura, azaldu zuen kezka, beharrak, nahiak,… eta guztion artean zuentzako txoko bat sortuko dugu.
Nerabe baten guraso izanik ere etor zaitezke zure seme edo alabaren txokoa ezagutzera. Zure nahiak eta beharrak ere ezagutu nahi ditugu.

ZER EGIN BEHAR DA ARTXAMENDI TOPALEKURA JOATEKO?

BETEBEHARRAK:

  • Doaneko zerbitzua da
  • Etorle fitxa bat bete beharko duzu ikasturte hasieran kontakturako eta segurtasuneko ( alergiak,…) datuekin.
  • Zerbitzuko arautegia errespetatu beharko dira.

ORDUTEGIA:

Zerbitzua irekita dagoen ordutegiaren barruan nahi duten guztietan sartu eta irteteko aukera izango duzue
-Asteazken, ostegun eta ostiraletan 16:30-19:30
-Larunbatak: 16:00-19:00

ANIMATU ETA ETORRI ARTXAMENDIRA!!!

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

Berria

AZAROA 2024

AZAROARTXA2024

Ez galdu informaziorik

twitter  
 

Lege Oharra