Ludotekako haurrekin baratzagintza proiektua aurrera eramatea, haurrengan hainbat gaitasun lantzeko aukera egokia iruditzen zaigu:
- Ardurak lantzea; baratza aurrera eramateko eta barazki eta fruituak hazteko behar dituzten zainketak eta betebeharrak ezagutu eta burutu beharkodituzte.
- Jatorriak ezagutzea; egunerokotasunean ikusten eta jaten dituzten barazki eta fruituen jatorria ezagutzeko aukera izango dute.
- Harremanak sustatzea; elkarreragin baten bitartez haurrak helburu komun bat lortzeko beharrezkoak diren jarreren bitartez eta komunikazioa landuz harremanak sustatu ahalko dituzte.
- Ingurugiroarekiko errespetua lantzea; ingurugiroak eskaintzen dizkigun baliabideak zein diren ezagutuz, hau errespetatzea nolako garrantzia duen ezagutuko dute.
Haurrei, astero bakoitzak bere adinari dagokion egunean, ludotekatik baratzara joateko aukera emango diegu. Nahi duenak proiektua lehenengo pertsonan bizitzeko aukera izango du, horrek suposatzen duen esperientziaz gozatuz eta barazki zein fruituek ematen duten hazkundea bertatik ikusteko aukera izango dute.
