Elkarrekin sortzen eta eraikitzen dugu.
Maxixatze web orrian atal berria argitaratu dute, KUXKUXIN izenekoa, herri mailako taldeak eta beren lana ezagutaraztea izanik bere helburua.
"Gazteak Hegoaren bila" sentsibilizaziorako joko-lehiaketa bat da, medicusmundi arabak, bizkaiak eta gipuzkoak antolatua eta Euskadin lan egiten , ikasten edo bizilekua duten 19 eta 30 urte arteko gazteei zuzendua. Ezinbestekoa izango da EAEn bizitzea, ikastea edo lan egitea. Parte hartzeko, lau kideko taldeak eratu beharko dituzte. Izena emateko epea 2018eko urtarrilaren 15tik otsailaren 26ra bitartean egongo da irekita.
Azkoitiko ludotekan garatzen dugu baratzagintza proiektua Foru Aldundiko gazteria arlotik praktika ona gisa baloratua izan da. ZORIONDU nahi ditugu bertan partehartu dezuten haur guztiei zuen partehartzearekin posible egin duzuenok.
Iñauteriak gainean ditugula eta Artxamenditik antolatu dugu INAUTERI JAIA, otsailaren 9ean, 21:30etik 23:30etara, Elkarguneko Areto Nagusian.
Ikastetxe publikoetan sukaldari gisa lan egiteko zerrendak ireki dira, heskuntza sailan. Eskaerak eta agiriak entregatzeko epea; 2018eko otsailaren 5etik 14era.
GO!AZEN antzerki lana izango da, otsailaren 24ean, Baztartxon. Aurrez sarrerak salgai izango dira Baztartxoko lehiatilan otsailaren 13ean, arratsaldeko 17:00-19:00, zenbakidunak izango dira sarrerak eta bakoitzak 6 sarrera baino gehiago ezin izango ditu erosi. Sarrera prezioa; 6€ izango da.