Jada, 2020ean sartu berriak gara, eta Artxamendin eskuk martxan jarrita lanean ari gara, taldean. Baina ba al dakigu taldean pentsatzen?
Azkoitiko Gazteria saila, inklusiboa izateko asmotan, bere zerbitzuetan argitalpenak piktogramaz egiten hasi gara. Azkoitiko haur, nerabe, gazte, herritar zerbitzuetan beren lekua izateko aukera eskainiz eta helburua jarrita, asmo berriari hasera eman diogu. Pixkanaka, gure zerbitzuetan DENOK KIDE izan ta LEKUA izatea nahi dugu.
Euskadiko Lankidetza programa abian da izen ematea abenduaren 10etik otsailaren 6a arte izango da. Aurten soilik online egiteko aukera izango da eta horretarako identifikazio elektronikoa martxan izan beharko da,
Gazte Txartelak ORAIN aterpekide txartela ere izango da, 14-29 urte bitartean badituzu, etxean jasoko duzu DOAN. Aterpekide txartel gisa balio dadin AKTIBATU beharko duzu, Gazte Zerbitzura etorrita edo www.gazteaukera.euskadi.eus web orrian.
Oporrak direla eta, Gazteria Zerbitzuak ITXITA daude. Berriro martxan irailan izango dira;
Ludotekaren harpidetza; irailaren 9tik aurrera. Ludoteka martxan; irailaren 16ean 17:00etatik 19:00etara.
Topaleku eta Gazte Zerbitzuaren hasera; irailaren 10ean.
ONDO ONDO PASA UDARA.
Apirilaren 8tik aurrera, Artxamendi Topalekuak egun bat gehiago irekita izango da, astearteetan eta ludoteka berriz ostiraletan 20:00ak arte irekiko da, haur, nerabe eta familiei zerbitzua zabalago eskaintzeko helburua izanda.
Zerbitzuen ordutegia berriak honekoak izango dira;
Azkoitiko Udal Gazteria arlotik antolatzen den Gabon parkean begirale gisa lan egiteko LAN POLTSA martxan dago. Bertan izen emateko epea; azaroaren 14tik 27ra Gazte Zerbitzu Bulegoan.
KIKE AMONARRIZ Euskaraldiari buruzko hitzaldia urriaren 24ean, 19:00etan, Elkargunean, Maxixatzen Elkarteak antolatua.