Hemen duzue Ihintzak bidaltzen dizuen mezua. ANIMATU.
Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak Auzolandegiak programaren 2020. urteko deialdia bertan behera uztearen erabakia hartu dute. COVID-19ak sortutako egoerarekin, ezin dute partaide eta langile guztien segurtasuna bermatu, ezta programak garapen arrunta izatea ere. Gainera, kontutan hartu behar da, gaur egun ezin dute jakin ondorengo hilabeteetan izango diren osasun-neurriak zeintzuk izango diren. Guzti honengatik, programa bertan behera uztea erabaki dute eta, ondorioz, aurtengo aurreinskripzio epea ez dute zabalduko.
Gazteria zerbitzuetan SEKULAKO gauzak lantzen ari gara, bai ludotekan eta bai topalekuan, eta denetan ondo pasatzen ari gara. Hemen dakarkizuegu gure momentu eder batzuk DBH1eko neskekin.
Auzolandegien aurreinskripzioak eten egin da. Aurrerago emango dute data hauen berri Jaurlaritzatik.
COVID-19 sortutako osasun egoera ikusita, programaren aurtengo deialdia bertan behera gelditu da.
2020-2021 ikasturterako Kid&Us akademiak ingeles laguntzaileak eta ingeles irakasleak behar dituzte Azpeitiko Akademian.
INGELES LAGUNTZAILE informazioa eta baldintzak
INGELES IRAKASLE informazioa eta baldintzak
Interesa duenak CVea Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. mail helbidera bidali beharko du.
Foru Aldundiko Udalekuen IZEN EMATEA IREKITA izango da, bizi dugun alerta dela eta, beste ohar baten berri izan arte. Izen ematea online edo Gazte Zerbitzura 943.02.60.27. telefono zenbakira egiteko aukera izango da.