Urola Kostako Eskola Aktibo batek hezitzaileen lan poltsa zabaldu du 2017/2018 ikasturtean zehar sor litezkeen beharrei erantzuna eman asmoz. Interesatuak bidali curriculuma Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora.
Gazteria zerbitzuetan berriro martxan jarriko da zerbitzua urtarrilaren 26etik aurrera. Ostiraletan izango da, hamabostian behin, 16:30etatik 20:00etara, Artxamendi Topalekuan.
Otsailean zehar, ikastaro informatiko ezberdinak eskainiko dituzte KZ gunean.
San Sebastian bezpera dela eta, Azpeititik Azkoitira etortzeko gaueko autobus zerbitzu bereziak izango dira. ONDO PASA!!!!
EMAIGUZU ZUK ZEUK IRUDIKATZEN DUZUN AZKOITIAREN BERRI 14-24 urte bitarteko gazteei GALDEKETA betetzea eskatzen zaizue, zuk zeuk GAZTE BEZELA ZER USTE DUZUK JAKIN NAHI DUGULAKO.
Horrez, zuzenean gonbidatu nahi zaitugu 2018ko urtarrilaren 19an Elkargunean, arratsaldeko 18:00etan egingo den gazte azkoitiarren topaketara; izan ere, bertan guztion artean Azkoitia irudikatuko dugu.
Gazteria Sailak, gurasoei beren seme alaben heziketan lagungarri izan daitezkeen saioak antolatu ditu;
"Ziberbullynga teknologia berrien bidez, adin berekoen artean erasoa" hitzaldia, urtarrilaren 18ean, 18:30ean Elkargunean.
"Bitartekaritza parental positiboa aurrera eramateko gakoak" hitzaldia, urtarrrilaren 25ean, 18:30ean Elkargunean.
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Enplegu eta Etxebizitza teknikari lan deialdia irekita dago. Baldintzetan, 30 urte baino gutxiago izatea eskatzen da. Epea; urtarrilak 11, eguardiko 12:00ak arte.